EUSKADIKO ETXEGABETZEAK STOP plataformak gaurkoan Arriola sailburuarekin bildu da. Bertan eusko legebiltzarrean etxebizitzaren inguruan lortutako hitzarmenen betetzeaz, etxebizitzaren euskal legearen garapenaz eta alokairupeko etxebizitzetako prezio eta ondorioz etxegabetzeen hazkundearen aurrean neurtiak hartzeko beharraz aritu gara. Horren harira honakoa adierazi nahi dugu:
Egoeraren larritasuna partekatu dugu: alokairuko etxebizitza publikoen faltak, prezioen igoera dakarren eta alokairuan bizi direnei segurtasunik ematen ez dien Hiri Errentamenduen Legeak, alokairuen merkatu pribatuko prezioekin ematen ari den espekulazioak eta EAEko alokairupeko etxebizitzetan emandako etxegabetzeen igoera kezkagarriak egiten dute horren larria egoera. NBEren 2017ko Ekaineko ebazpena aplikatzean ere bat egin dugu. Horren arabera ezingo da kolektibo babesgabeen etxegabetze beharturik egon EAEn, lehenago etxebizitza-alternatibarik ez badute.
Hala ere, sailburuak hori guztia partekatu eta jakin arren Eusko Jaurlaritzak ez du beharrezkoa den aurrekontua bideratzen etxebizitza publiko berrien eraikuntzara, horien berrikuntza eta konponketetara, etxe hutsen berrerabilpenera ezta alokairua ordaintzeko edo alokairu eskuragarri bat aurkitzeko arazoak dituzten familiak laguntzera ere. Alokairupekoen etxegabetzeak %32 hazi ziren pasa den aurtean eta hazten jarraitzen dute, familia askok beren diru sarreren %60 bideratzen dute etxebizitzaren gastuak ordaintzera eta Etxebideren itxaron-zerrendan dauden 52.000 eskatzaile kokoteraino daude itxaroteaz.
ETXEGABETZEAK STOP plataformatik honakoa eskatzen jarraituko dugu:
- Baliabide nahikoa bideratzea pertsonen FUNTSEZKO behar bat asetzeko. Etxebizitzaren aurrekontu zatia gastatutako ehun eurotik bi baino gutxiago izateak hezkuntza edo osasunaren beharra asetzen laguntzen duen etxebizitza baterako oinarrizko beharra bermatzea Eusko Jaurlaritzarentzat ez eskubidea ez lehentasuna ez dela frogatzen du.
- Etxebizitzarako eskubide subjetiboa artikulatzen duen Dekretuaren berehalako onarpena eta pasa den urteko Abuztuan egin zitzaizkion emendakinen erantzuna. Ordezkari gisa emango den prestazio ekonomikoak familiaren sarrerak eta ordaindu behar dituzten errentak izan behar ditu kontuan, errentan egindako gastua sarreren %15 izanik gehienez sarrera hauek Soldata Minimoaren azpitik daudenean.
- Administrazio publikoek larrialdietarako dituzten etxebizitzen erregistro publikoa eta EAEko etxe hutsen aurrean erantzun azkar bat, neurri fiskalak hartuz etxebizitza hauek (banku, inbertsio funts eta jabe handienak bereziki) alokairura bideratzeko.
EUSKO JAURLARITZAREN jarrera aktiboa Hiriko Errentamenduen Legea erreformatzeko, kontratuak 5 urtera luzatuz, alokairua KPI baino gehiago haztea saihestuz, edo eska daitezkeen fiantza eta bermeak mugatuz.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario